San Ferminetako peñen erremonte txapelketaren finalak jokatuko dituzte gaur Uharten

Ttipi-Ttapa 2017ko uztailaren 11

Utergak eta Etxeberria III.ak, Ezkurra II eta Ion-i irabazi zieten finalerdian. Argazkia: Maialen Andres

Maila nagusian, Uterga eta Etxeberria III doneztebarrak, Endika saldiastarraren eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira

San Ferminetako peñen erremonte txapelketako finalak jokatuko dituzte uztailaren 11n, astearte arratsaldeko 4:30etik aitzinera Uharteko Euskal Jai pilotalekuan. Maila nagusiko finalean, jaialdiko bigarren partidan, Xanti Uterga eta Joxe Etxeberria III doneztebarrak, Saldiasko Endika eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira.

 

Aitzinetik, jaialdia irekiko duen partidan, promesa mailako finala jokatuko dute Goikoetxea V eta Marirenak, Etxarri eta Garcesen kontra.

Bi finalen ondotik, jaialdia bukatzeko, Matxin III eta Azpiroz, Doneztebeko Josetxo Ezkurra II eta Goizuetako Aritz Zubiriren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun