Emakumezkoen txinga eramate txapelketan, pronostikoak bete eta Xanta Sousa lesakarrak jantzi zuen txapela, 26 plaza eginez. Iruleko June Etxeberria bigarren izan zen 14 plaza eta erdi pasatxo eginda eta Berako Nerea Sorondo hirugarren (8 plaza eta 1,25 metro).
Gizonezkoen txinga eramate txapelketan, berriz, Leitzako Migel Angel Sukuntza izan zen txapeldun, 16 plaza egin ondotik. Daniel Saldias arraioztarra izan zen txapeldun orde (9 plaza eta laurden eta 4 metro), Beunzako Mikel Eugi hirugarren eta Berriozarko Imanol Martin laugarren.
Lasto altxatze txapelketan, azkenik, bi amaiurtar aritu ziren nor baino nor gehiago eta 14 altxaldi eginez, Iñigo Goienetxe nagusitu zitzaion, Lander Landiribar-i (11 altxaldi).