Doneztebe Apeztegia – Doneztebe The Moment: 9 – 8 (Joanekoa). Itzuliko partida, asteazkenean, 18:00etan.
Irurita Biek - Doneztebe Zarbonet: 9 – 2 ( Joanekoan 9-2)
Arraioz Sagardia - Doneztebe Avia: 9 – 5 ( Joanekoan 8-9)
Irurita Miguelene - Doneztebe Mikelo: 9 – 2 (Joanekoan 9-8)
Doneztebe Apeztegia (Jon Apeztegia – Ramontxo Etxebeste – Mikel Telletxea – Iban Santesteban) 9
Doneztebe The Moment (Pascual Vertiz – Julen San Miguel – Jose L. Arozena – Javier Vertiz) 8
Markagailua: 0-3, 1-3- 1-6, 2-6, 2-7, 8-7, 8-8, 9-8.
Iraupena: 2 ordu.
Gora-behera handiko partida, baina emozioa eta joko ona ez ziren plazan falta izan. Kanporaketak hasi baino lehen ez zuen pronostiko garbirik, baina The Moment bi joko eta zazpi irabazten jarri zelarik, gehienek talde honen alde erraz apustua egiten zuten. Baina Apeztegia ezkerra paretara sakatzen hasi, kintze batzuetan zorte pixka bat eta konfiantza hartuta, bere taldeak emaitza irauli eta berdindu egin zuen. Dena airean dago. Lehenbiziko zatian San Miguel nabarmendu zen, baina gero desagertu egin zen; Vertiz sakalariak denetatik izan zuen, sake onak baina falta ugari.
Irurita Biek (Jorge Azkarate – Joseba Urtasun – Iñaki Etxandi – Guillermo Etxenike) 9
Doneztebe Zarbonet (Javier Mariezcurrena – Patxi Olazar – Joxe Mª Anzizar – Jesús Mª Zabala) 2
Markagailua: 3-0, 3-1, 7-1, 7-2, 9-2.
Iraupena: 1´5 ordu.
Iruritarrek kanporaketa Doneztebeko plazan erabakia utzi zuten; beraz, itzuliko partida hau tramitekoa eta interesik gabekoa suertatu zen, Iruritako taldearentzat entrenamendu bat. Zarbonet laukotean jokatu zuten hiru jokalari ordezkoak ziren, titularra gehienak lesionatuta daudelako.
Arraioz Sagardia (Mikel Mindegia – Xabier Mihura – Jon Gamio – Aritz Alunda) 9
Doneztebe Avia (Javier Almandoz – Asier Mutuberria – Juan Telletxea – Jokin Apezetxea) 5
Markagailua: 3-0, 3-1, 6-1, 6-5, 9-5.
Iraupena: 2 ordu.
Partida handia eta hagitz ona. Azken emaitza engainagarria da, joaneko partidan eman zen emaitza kontutan hartuta, doneztebarrek beren aukerak izan zituzten, batez ere 6na joko berdintzeko eta 7 eta 6 jartzeko egon zirelarik. Hala ere, Arraiozko taldeak hobe jokatu zuen eta merezimendu osoz gainditu zuen kanporaketa. Mindegia hasieran eta bukaeran ongi sakean, Mihura partida osoan bikain estratatik pilotak ateratzen eta bi koartoek ere sekulako partida osatu zuten. Doneztebarrek ere partida ona jokatu zuten eta beti saiatu emaitzari buelta ematen.
Irurita Miguelene (Xabi Barberena – Gorka Urtasun – Egoitz Prim – Jagoba Ramos) 9
Doneztebe Mikelo (Joxe M. Mitxeltorena – Xabi Ibarrola – Unai Sapuppo – Julen Etxebeste) 2
Markagailua: 3-0, 3-1, 7-1, 7-2, 9-2.
Iraupena: Ordu bat, 15´.
Iruritarrek ez zuten oztoporik aurkitu kanporaketa gainditzeko; Barberenak gainera osorik osatuta dagoela erakutsi zuen eta bertze hiruek ere maila hagitz ona erakutsi zuten. Doneztebeko taldean Juanena sakalariaren falta nabarmendu egin zen, hala ere Mitxeltorena bere partez aritu zena bere taldeko hoberena izan zen; gaizki aritu zirenak, bertze hiru jokalari titularrak. Plazara atera baino lehen, doneztebarrek kanporaketa galdutzat ematen zutela irudi zuen.
FINAL ERDIAK
Joaneko partidak:
Arraioz Sagardia – Irurita Biek
Doneztebe The Moment/Doneztebe Apeztegia – Irurita Miguelene
Itzuliko partidak:
Irurita Biek - Arraioz Sagardia
Irurita Miguelene – Doneztebe Apeztegia/Doneztebe The Moment