Uda honetarako, bisitari guztientzako atseginak eta haien nahiak asetzeko modukoak izango diren hainbat bisita gidatu prestatu eta aukeratu dituzte. Hauek “Disfruta del Plazaola – Plazaola gozatu” izenburuaren barruan joango dira eta mota guztietakoak baita gustu guztietakoak ere izango dira.
Gainera, herri eta udal ezberdinetan antolatutako ekitaldi eta ekintzen eskaintzak, inguruneaz, ondareaz, jendeaz eta kulturaz gozatzeko osagarri ezin hobea osatzen dute.
Ezkurdi erlezaintza, Orgiko basoak (Lizaso), Mendukilo kobak (Astitz), Antsonea (Uztegi), Bikain (Etxarri) eta Anatxonea (Baraibar) gaztandegiak, Peru-Harri parkea eta Lesakeneko oreinak (Leitza), Lizasoko Pitch&Put golfa, San Migeleko santutegia, Lacturale-Esne behien interpretazio gunea (Etxeberri-Arakil) eta Lekunberriko Plazola kantina dira proposatutako jarduerak. Aurten, berrikuntza moduan, Orokietako Enigma Basaburua aretoan ‘Scape room’ bat ere eskainiko dute.
Informazio gune berria Leitzan
Leitzako udalak, plazan bertan, udaletxe ondoan, dagoen informazio gunea berritu egin du. Erakustokiak hobetzeaz gain, erakina irisgarriago egin du hainbat aldaketa eginez: iristeko aldapa, seinalaketa berezia, apal irisgarria… Informazio gune hau urte osoan zehar irekita egoten da, eta bertan Plazaola eta Leitzako establezimenduen promozio materiala eta informazioa eskuragai dago.