Ekainean mila kontratu baino gehiago egin dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez (1.065), baina horietatik 70 bakarrik izan dira mugagabeak eta 995 aldi baterakoak.
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 310 lagun daude langabezian, maiatzean baino 11 gutiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere maiatzean baino 2 guttiago daude langabezian, 4013. 25 urtez beheitikoen artean baikorragoak izan dira: ekain hondarrean adin tarte horretako 30 gizaseme zeuden langabezian, maiatzean baino 16 guttiago, eta 25 emakume (maiatzean baino 12 guttiago).
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina ekainean jautsierarik nabarmenena izan du: 29 langabetu guttiago daude, 566tik 537ra pasatuz. Industria arloan ere 122tik 118ra pasatu da langabetu kopurua (4 guttiago). Eraikuntzan, aldiz, 49tik 51ra pasatu da langabetu kopurua (2 gehiago) eta nekazaritzan 3 lagun guttiago daude langabezian (18). Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 42 lagun daude langabezian, maiatzean baino 13 guttiago.
Urte erdiko bilakaera
2017 urte hasiera 897 langabeturekin hasi zela kontuan hartuz, nabarmen beheiti egin du langabeziak eskualdean urte erdian, 131 guttiago baitira egoera horretan dauden pertsonak. Ilbeltzean, ohi bezala, goiti egin zuen (970 langabetu), baina orduz geroztik beheiti egin du otsailean 949, martxoan 916, apirilean 892, maiatzean 813 eta ekainean 766 langabetu.