‘Dena ez da txantxa’ prebentzio kanpaina eginen dute Leitzaldeko Gizartze Zerbitzuek ere

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 4a, 07:25

Kanpainarako erabili den bideoko fotograma bat.

Droga eta alkoholaren konstumoaren inguruko informazioa eskaintzea, konzientziatzea eta sentsibilizazioa dira helburuak, arrisku murrizketarekin batera

Irurtzun, Altsasu, Etxarri Aranatz eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateek droga kontsumoari buruzko udako prebentzio kanpaina egin dute elkarlanean, ‘Dena ez da txantxa’ goiburupean. Joan den ortziralean aurkeztu zuten.

1.999. urtean hasi ziren elkarrekin 4 gizarte zerbitzuak udako kanpainan lanean, ekaina aldean prebentzio kanpaina kaleratuz. Beraz hau 19. urtea da.

Gai ezberdinak jorratu izan dituzte eta “adin ezberdienei zuzendu gara urtetik urtera”.

Gaiak zonaldean ikusitako beharren arabera aukeratzen dituzte, elkarlanean beste profesional batzuek komentatutakoa kontuan izanda (orientatzaileak, ludotekariak, gazte teknikariak, gizartean dauden ohiturak edo joerak,…). Besteak beste: kontsumoak orokorrean, alkohola, kanabisa, nahasketak, alkohola eta gidatzea, errespetua, tabakoa,…

Informazioa eskaintzea, konzientziatzea eta sentsibilizazioa dira helburuak, arrisku murrizketarekin batera. Gero kanpaina bakoitzak bere helburuak dituelarik, jorratu den gaiaren arabera.

Data hauetan ateratzen dute, “udan herriko jaiak direnez eta kalean denbora gehiago ematen denez, kontsumitzeko egoera gehiagoren aurrean aurkitzen garelako orokorrean. Beraz, hausnarketarako momento egokia dela pentsatzen dugu”.

Banaketa beti korreoz egin izan dute, adinaren arabera bakarrik gazteari edo gazteari eta bere familiari etxera gutun bat iritsi zaio, kanpainarekin eta azalpen batekin. Adin txikikoei zuzenduak izan diren kanpainetan, gurasoei ere bidali zaie azalpena eta gaia familian jorratzeko gomendioa. Aurtengoa aldiz, wasap bidez banatuko dute nagusiki; baita jaibusean jarriko dute eta udako zineetan eta holakoetan ere.

 

Aurtengo kanpaina DENA EZ DA TXANTXA

Aurtengo kanpaina hau bideo labur bat da (3 minutu eta 50 segundokoa), non lau egoera desberdin jorratzen diren. Laurak elkarrekin bidaliko dituzte.

 

Helburuak:

  • Norberaren erantzunkizunaren kontzientzia hartzea. Gure jokaeren arabera gauzak modu batera ala beste batera izaten direla.
  • Ez kontsumitzea persona askoren erabakia dela ikustaraztea.
  • Ematen diren kontsumo ezberdinen hausnarketa egitea.

 

Mezuak:

  • Ez kontsumitzea aukera bat da. Errespetatu
  • Drogak nahasteak arriskuak biderkatzen ditu
  • Drogek zure irudia desitxuratu dezakete
  • Festa ongi bukatzea, gehienetan, zure esku dago.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun