Egin beharreko lana txapelketako finaleko ohikoa izan zen, goitik beherako 10 ebaketa 45 ontzako enborretan (enborra etzanda dagoela). Onsalo eta Astiazaran hasieratik bukaerara nagusi izan ziren eta azkenean, 4 minutu eta 19 segundo behar izan zituzten lana burutzeko, iaz lortu zuten errekorretik urrun xamar. Sorondo eta Garciak 5 minutu eta 24 segundo behar izan zituzten, beraz, ez zen emozio handiegirik izan.
Orain, bi bikoteek Nafarroako txapela izanen dute helburu. Uztailaren 8an, larunbat eguerdian izanen dute hitzordua Iruñeko Foruen Plazan.Hemen ere, Onsalo eta Astiazaran izanen dira faborito.