Euskal Herriko emakumezkoen arpana txapelketa jokatuko dute uztailaren 2an Usurbilen

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 30a, 10:06

Onsalok eta Astiazaranek txapela eta errekorra lortu zuten iaz. Sorondo eta Garciak ere Patxi Larretxearekin entrenatzen dute.

Bi bikote lehiatuko dira: Berako Nerea Sorondo eta Amaia Garcia, Aresoko Itxaso Onsalo eta Zizurkilgo Leire Astiazarenen kontra

Euskal Herriko emakumezkoen arpana txapelketa jokatuko dute uztailaren 2an, igande eguerdiko 12etan Usurbilen. Txapelketan bi bikotek hartuko dute parte: Berako Nerea Sorondo eta Amaia Garciak, alde batetik, eta joan den urtean txapeldun suertatu ziren Aresoko Itxaso Onsalo eta Zizurkilgo Leire Astiazaren, bertzetik.

 

Onsalok eta Astiazaranek txapela janzteaz gain, Euskal Herriko errekor berria ere ezarri zuten joan den urtean Uharten jokatu zen txapelketan (3:46.83).

Egin beharreko lana txapelketako finaleko ohikoa izanen da, goitik beherako 10 ebaketa 45 ontzako enborretan (enborra etzanda dagoela).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun