Nafarroako kirolariendako bekak banatu ditu aurten ere Indurain Fundazioak

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 30a, 09:02

Nafarroako 124 kirolarik jaso dute Indurain Fundazioaren beka, tartean eskualdeko Niko Mindegiak, Itsaso Fagoagak, Ane Petrirenak eta Saioa Jaurenak.

Eskualdean, Niko Mindegiak, Itsaso Fagoagak, Ane Petrirenak eta Saioa Jaurenak eskuratu dituzte

Miguel Indurain Fundazioak urtero urtero Nafarroako kirolari afizionatu onenei banatzen dien bekak eman zituen ekainaren 29an Gorraizko jauregian. Migel Indurain bera izan zen ekitaldian, bertze hainbat agintarirekin batera. Guzira 200.796 euro banatu ziren 124 kirolariren artean, iaz baino  %10 gehiago.

 

Eskualdeko kirolariei dagokienez, kirol olinpikoetan eta kategoria absolutoan Niko Mindegia eskubaloi jokalari doneztebarrak 4.000 euro jasoko ditu; Saioa Jaurena errugbi jokalari iruritarrak 1.000 euroko beka jasoko du eta tiro olinpikoan aritzen den Itsaso Fagoaga lesakarrak 4.000 euroko beka. Programa olinpikoko laguntza berezien barrenean, atletismo atalean, Ane Petrirena korrikalari sunbildarrak 1.500 euro jasoko ditu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun