Gurean dira udapasa Saharako 26 neska-mutiko

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 29a, 07:32

Lehenbiziko egunak eman dituzte gurean Saharako neska-mutikoek.

Bi hilabete gure inguruan pasa ahal izateko eskualdeko 35 jatetxetan egindako zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dituzte 

Ekainaren 27an, asteartean iritsi ziren Saharaztan elkartearen eskutik ume sahararrak gure eskualdera. Aurten, 6 eta 12 urte bitarteko 26 neska-mutiko izanen dira gure artean uda pasatzen, 11 bertako familietan eta bertze 15, iaz bezala, Elizondoko Lanbide Eskolan antolatu den Bakelekuan. Guztiak "Oporrak Bakean" egitasmoaren barnean.

Saharaztan elkarteak urteak daramazki saharar herriari bere elkartasuna eta laguntza eskaintzen, eta Oporrak Bakean proiektua izaten da bere egitasmo nagusia. Honi esker, urtero saharar haurrak Baztan-Bidasoko familietara ekartzen dituzte udako bi hilabeteak pasatzera. Bi helburu nagusi ditu Oporrak Bakean egitasmoak: batetik, basamortuko udako egoera latzetik umeak atera eta oporrez gozatzeko aukera eskaintzea eta bertzetik, elikadura osasungarria eta mediku arreta ematea.

Honela, hilabete hauetan jarduerak izaten dituzte: gure produktuak nola  egiten diren ikasten (Autxitxia gasnategian, Arkupe gozotegian, taloak egiten Amaiurren...), tailerrak, hondartza eta mendira ateraldiak, etabar.

Bertzetik, ume guztiak Osasun zentruetako Pediatria zerbitzutik pasatuko dira mediku azterketak egitera eta txertoen egutegia (kanpamenduekin batera koordinatuta) eguneratuta eramateko. Azterketa horiek prebentziorako balio dute, baina sintomaren bat hautemanez gero, ahalik eta lasterren sendatze-osatze  bidean jarriko dira. Udako egonaldian zehar hainbat osasun-arazo hauteman daitezke, eta horietako batzuk tratatu ezean, etorkizunean arazo larria izan daitezke haurrarentzat. Eguneroko elikadura osasuntsua eta  garbitasun ohiturak ere bermatzen saiatzen dira.

 

Zozketa

2017ko udan Saharako haurrak Baztan-Bidasoaldera ekartzeko laguntza moduan, aurten ere bi pertsonentzako afariak edo bazkariak zozketatu ditu Saharaztan, Baztan-Bidasoko Saharar herriaren aldeko elkartasun taldeak. 35 jatetxek bat egin dute Saharaztanen ekimenarekin. Bi hilabeteko epea izanen dute saridunek otordua egiteko eta horretarako, jatetxera joan baino lehen deitu egin behar da eta otordua egin baino lehen saritutako txartela erakutsi beharko dute.

Hauek dira zenbaki saridunak:

  1. Beola (Almandoz), 0843
  2. Aterpe (Arantza), 2.492
  3. Pabloenea (Arantza), 3.029
  4. Ordoki erretegia (Arizkun), 3.072
  5. Bixta-Eder (Arizkun), 1.403
  6. Beintzako Ostatua (Beintza), 4.289
  7. Errekalde (Bera), 3.500
  8. Xuga (Bera), 1.894
  9. Zalain (Bera), 4.369
  10. Donamariko Benta (Donamaria), 3.623
  11. Belarra (Doneztebe), 0556
  12. Elbeteko Posada (Elbete), 3.401
  13. Hilarion (Elgorriaga), 1.111
  14. Galarza (Elizondo), 0758
  15. Eskisaroi (Elizondo), 3.923
  16. Itzalargikoborda (Elizondo), 0851
  17. Kastonea (Erratzu), 4.020
  18. Elutsa (Etxalar), 1.558
  19. Herriko Ostatua (Etxalar), 4.702
  20. Fransene (Gartzain), 3.453
  21. Herriko Ostatua (Gaztelu), 2.755
  22. Olari (Irurita), 1.053
  23. Altxunea erretegia (Ituren), 0164
  24. Tresanea (Ituren), 1.381
  25. Herriko Ostatua (Ituren), 0399
  26. Aurtizko Abarun aterpea (Aurtitz), 1.789
  27. Kattalin (Legasa), 2.034
  28. Larraldea Sagardotegia (Lekaroz), 1.276
  29. Etxebertzekoborda (Lekaroz), 4.271
  30. Linddurrenborda Sagardotegia (Lesaka), 0702
  31. Urgain (Oronoz-Mugairi), 0343
  32. Ariztigain kanpina (Sunbilla), 4.440
  33. Bustitz (Sunbilla),  2.107
  34. Herriko Ostatua (Zubieta), 0465
  35. Graxiana Aterpea (Zugarramurdi), 4.803

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun