Pirinioetako Mendiko Zinema jaialdian saritu dute ‘Gutik Zura’ dokumentala

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 27a, 11:09
Eskualdeko hainbat lagun ageri dira 'Gutik Zura' dokumentalean.

Gall Fer Pirineu sari nagusia eskuratu du PICURT jaialdiaren hamekagarren edizioan 

Euskal Herrian, Katalunian eta Estatu Batuetan ikusgai izan da Mari Jose Barriola leitzarrak eta Jon Maiak zuzendutako ‘Gutik Zura’ dokumentala. Oraingoan, ekainaren 20tik 24ra burutu den PICURT Mostra de Cinema de Muntanya dels Pirineus jaialdiaren hamekagarren parte hartu du eta Gall Fer Pirineu sari nagusia eskuratu du gainera.

 

La Seu d'Urgell, Artedó, Alàs eta Andorran eskaini dituzte Mundu osoko 75 filma eta horietatik 25ek parte hartu dute sail ofizialean. Nazioarteko epaimahaiak, 17 herrialdetako 170 dokumentalen artean aukeratu du ‘Gutik Zura’.  La Seu d’Urgelleko alkateak, Albert Batallak 2.000 euroko saria eman zien Barriola eta Maia zuzendariei. Mari Jose Barriolak eskerrak eman zituen, «horrelako jaialdiei esker, gurea bezalako produkzio ttikiei ikusgarritasuna ematen zaielako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun