80 kilometroko ibilbidea osatuko dute errepideko bizikletarekin
Emakume bizikletazaleen elkarteak irteera eginen du larunbatean. 09:00etan abiatuko dira Leitzatik, handik Tolosara jeitsi eta segidan Zaldibiara eta Larraitzera igotzeko. Gero Amezketatik jeitsi eta Alegia eta Tolosatik pasaz, gorako bidea hartuko dute, Aiztunalde eta Berastegitik barna Leitzara igotzeko. 1.000 metroko gainbehera du ibilbideak. Gero bazkaria izanen dute. Informazio gehiago eta izen-ematea: info@mujeresenbici.es eta www.mujeresenbici.es helbidean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.