Final laurdenetako emaitzak (Joaneko partidak)
Doneztebe Zarbonet – Irurita Biek: 2 – 9
Doneztebe Apeztegia – Doneztebe The Moment: asteazkena, 28 – 17:30ean
Doneztebe Avia – Arraioz Sagardia: 9 – 8
Doneztebe Mikelo – Irurita Miguelene: 8 – 9
Doneztebe Zarbonet (Felipe Gamboa – Pello Iribarren – Luis M. Apezetxea – Jesús Mª Zabala) 2
Irurita Biek (Jorge Azkarate – Joseba Urtasun – Iñaki Etxandi – Guillermo Etxenike) 9
Markagailua: 0-1, 1-1, 1-8, 2-8, 2-9.
Iraupena: ordu bat, 15´
Zarbonet taldeak ezin zorte txarragoa izan zuen: Gamboa bi hilabete lesionatuta egon ondoren berriz agertu zen, baina guztiz osatu gabe; Koteto Ezkurra egun bat lehenago Galarretan lesionatu egin zen eta bere partez aritu zen Pello Iribarrenek ere hirugarren jokoan besoan tiroi bat sumatu eta ezin izan zuen bere maila eman; Apezetxeak ere partidan kolpe txar bat hartu eta saihetsezur bat hautsi. Hala ere, Iruritako taldeari ezin zaio meriturik kendu; gehien nabarmendu zen Azkarate ezkerra izan zen.
Doneztebe Avia (Javier Almandoz – Asier Mutuberria – Juan Telletxea – Jokin Apezetxea) 9
Arraioz Sagardia (Mikel Mindegia – Xabier Mihura – Jon Gamio – Aritz Alunda) 8
Markagailua: 0-1, 4-1, 4-2, 5-2, 5-3, 6-3, 6-5, 7-5, 7-8, 9-8.
Iraupena: 2 ordu eta erdi.
Partida bikaina, txapelketan ikusi dugun hoberenetariko bat; kintze ikusgarriak, emozioa eta giro ezin hobea plazan. Kanporaketa Arraiozko plazan erabakiko da, baina 6 joko eta 3 zirelarik doneztebarrek zazpigarrena lortzeko eta behar bada partida hausteko aukera ederrak izan zituzten. Almandoz eta Mindegia sakalariak hagitz ongi aritu ziren, falta gutxi eginez eta sake gehienak paretara bideratuz, baina Mutuberria eta Mihura numeroek ongi erantzun. Koartoen artean, Alunda arraioztarra izan zen hoberena, bai arraiak egiten bai arraiak irabazteko orduan.
Doneztebe Mikelo (Josu Juanena – Xabi Ibarrola – Joseba Juanena – Julen Etxebeste), 8
Irurita Miguelene (Xabi Barberena – Gorka Urtasun – Egoitz Prim – Jagoba Ramos) 9
Markagailua: 1-1, 2-2, 2-4, 3-5, 4-5, 4-6, 5-6, 5-7, 8-7, 8-9.
Iraupena: 2 ordu, 15 minutu
Hau ere partida ikusgarria. Doneztebarrak, nahiz eta laurden finaletako sailkapena doi doi lortu, hagitz maila ona erakutsi zuten, batez ere Juanena eta Ibarrola jokalariek. Barberena sakalari iruritarra berragertu zen eta ongi jokatu; seina jokotik aitzin Urtasunek ordezkatu zuen sakean. Urtasun izan zen partidako jokalaririk hoberena, txapelketa osoan bezala sekulako maila erakutsi zuen.