Mendikleta VTT eta mendi ibilaldiak antolatu dituzte ekainaren 18an Bidarrain

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 16a, 07:14
Ortzaizeko ikastolako gurasoek antolatu dute mendi bizikleta eta oinezko ibilbideak.

Mendi bizikletan hiru ibilbide izanen dituzte aukeran eta oinez, Bidarrai-Larla ibilaldia eginen dute, Ortzaizko ikastolako burasoek antolatuta 

Ortzaizeko ikastolak antolatutako Mendikleta bizikleta eta oinezko ibilaldia, ekainaren 18an, eginen dute, Bidarraiko plazatik partituz. Mendi bizikletan edo VTTn egoteko hiru ibilbide izanen dituzte aukeran 45, 32 eta 28 kilometrokoak. Oinez, Bidarrai-Larla 15 kilometroko ibilaldia prestatu dute.

 

VTT ibilaldietan izen emateko 8 euro ordaindu beharko da. Igande goizeko 7etatik 8:30 artio eman daiteke izena eta abiatze bakarra izanen da 08:30ean Bidarraiko plazatik. Lau jan edan-gune izanen dituzte txirrindulariek ibilaldieten. 45 kilometroko ibilbideak 1.600 metroko nibel-diferentzia dauka, 32 kilometrokoak 1.400 metrokoa eta 28 kilometrokoak 1.050 metrokoa.

Hasierako zatia segituz, Artzamendira igotzeko aukera izanen dute, lepoan dagoen pista ona hartuz. Eta Aritzakunera zuzenean jotzeko, atzekoz aurrera egin daiteke bidea eta hango parabisuan galdu. Ortzaizeko Ikastolako burasoak loriatzen dira urtetik urtera, Aritzakun ibarra zoragarri hunek,  dituen sekretuen berriz berpizten. Ez da dudarik, Euskal Herriko xoko hunek arima sakon bat badu. Hainbat erreka ttipi, turrusta, ehun urteko zuhaitzak, hainbat xendra ttipi eta gure aintzinekoen eskulanen arrastoak... Ez duda, jin ...


Bidarrai-Larla oinez
Oinez Bidarrai eta Larla arteko bidea egiteko 5 euro ordaindu behar da (07:00etatik 08:30era). Abiatzea 07:30etik goiti eginen dute Bidarraiko plazatik. 15 kilometroko ibilbidea eginen dute oinezkoek, 700 metroko nibel-diferentziarekin. Jan-edan gune bakarra izanen da.
Jatekoa eta edatekoa ere izanen dute Bidarraiko plazan. 

Xehetasun gehiagorentzat 06 33 83 02 40 edo 06 81 26 87 66 (Peio) telefonoetara deitu, baita goxamendi@yahoo.fr helbide elektronikoan.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun