Ospakizunez betea dator Mendaurko Trinitate Eguna ekainaren 11n

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 9a, 08:48

Eguraldiak laguntzen badu, berriz ere jendetza elkartuko da Mendaurko kaxkoan.

Iturendarrek bazkarira apuntatzeko epea ekainaren 9an akituko da eta aranztarrek, Eman Bortzekoa elkarteak antolatutako bazkarian eta dantzaldian parte hartu dezakete Senberroko bordan

Urte guzian zehar jende aunitzen bisita hartzen badu Mendaurko Trinitate ermitak, ekainaren 11 egun berezia izanen da mendi horren kaxkoan muga duten herrientzat. Goizean mezak izanen dira, batzuk gosaldu eta ermitari bueltak ematen ari diren bitartean. 

 

Eguerdian iturendar eta aurtiztarrek bazkariak antolatuko dituzte. Iturengo kasuan bazkarira apuntatzeko epea ekainaren 9a, ortziralea izanen da. Eta apuntatzeko Iturengo herriko ostatuan eta Ariztegi Harategian egin daiteke.

Arratsaldean enbaltsetan trikitilari eta akordeolariak izanen dira bazkal ondoko giroa alaitzen eta ilunabarrean denak herrira jeitsiko dira. Eguna ederki akitzeko Iturengo plazan musika izanen da.

 

Aranztarrek bazkaria eta dantzaldia Senberroko bordan

Ez da oraingo kontua Ternida Egunean Senberroko bordan bazkaria egitea. Bada hori probes­tuz, Eman Bortzekoa Elkarteak bazkaria (norberak eraman behar du) eta ondotik Beñat Mitxe­le­narekin dantzaldia antolatu ditu ekainaren 11n.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun