Laxoa txapelketako bederatzigarren jardunaldiko partidarik ez da bukatu

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 6a, 10:39

Partida bakarra hasi zen, baina launako berdinketarekin utzi behar izan zuten Doneztebe Zarbonet eta Irurita Miguelene taldeek

Baztan-Errekako 38. Laxoa txapelketako bederatzigarren jardunaldiko protagonista eguraldia izan zen. Jokatu beharra ziren hiru partidetatik bat hasi eta suspenditu behar izan zen eta bertze biak hasi baino lehen bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik. Beraz, sailkapena ez da aldatu. Suspenditu zen partidak momentu horretan markagailuak adierazten zuen emaitza berarekin segituko dute (4-4). Datorren asteburuan ligako azken jardunaldia jokatuko da; hurrengoan galdu diren partidak errekuperatuko dira final laurdenetan sartu baino lehen.  

 

1. MULTZOA:  

Doneztebe Zarbonet – Irurita Miguelene: 4 – 4 (Suspenditua)

 

2. MULTZOA:

Irurita Biek – Doneztebe Apeztegia: Atzeratua

Doneztebe Mikelo – Doneztebe The Moment: Atzeratua

 

Doneztebe Zarbonet (J.Mariezcurrena – P.Iribarren – J.Mª Zabala –

José Mª Ancizar) 4

Irurita Miguelene (G.Urtasun – I.Urrutia – E.Prim – J.Ramos) 4

Markagailua: 0-2, 1-2, 1-3, 2-3, 2-4, 4-4.

Iraupena: 45´

Doneztebeko taldean aritu ziren lau jokalariek, denek 45 urte baino gehiago dituzte, lau titularretatik hiru lesionatuta daude eta beraz ordezkoak aritu behar. Bazen ikusmina orain dela urte pila bat hainbat aldiz izan ziren txapeldunak ikusteko. Ez zioten doneztebarrek partidari hasiera ona eman, ezin kolokatu eta konfidantzarik gabe, baino pixkanaka-pixkanaka partidan sartu ziren. Mariezcurrenak bi lehenbiziko jokoetan ez zuen asmatu baino gero txukun aritu zen eta Iribarrenek ere garai batean pilotaririk hoberena izan zela pilotakada batzuetan erakutsi zuen. Iruritako taldean Barberena sakalaria ez da oraindik osatu eta bere lanak Urtasunek hartu behar izaten ditu; Urrutia bi urte geroago plazara itzuli da numero postuan aritzeko.

Partida itxura ona hartzen ari zen; goi mailako pilotari beteranoekin beti disfrutatu egiten da eta beti pozgarria da plazan ikustea.

 

10. jardunaldia datorren asteburuan

1.MULTZOA:

Doneztebe Apezteguia – Doneztebe Titi, igandean 18:00etan.

Irurita Miguelene – Arraioz Sagardia, larunbatean 18:00etan  

   

2.MULTZOA:

Oiz Kokoetxea - Doneztebe Avia, larunbatean 17:00etan.

Irurita Biek – Doneztebe Mikelo, larunbatean 16:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun