79 langabetu guttiago daude eskualdean maiatz hondarrean

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 2a, 15:35

Langabezian dauden 813 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan (-%8,86)

813 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan maiatz hondarrean, apirilean baino 79 guttiagok. Nafarroa osoan %4,17 jautsi da langabezia, eta portzentaian, eskualdea da langabezia da gehien murriztu den eremua (-%8,86).

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 321 lagun daude langabezian, apirilean baino 41 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere apirilean baino 40 guttiago daude langabezian, 403. 25 urtez beheitikoen artean ez dira datuak hain baikorrak izan: maiatz hondarrean 46 gizaseme zeuden langabezian, apirilean baino 1 gehiago, eta 37 emakume (apirilean baino 1 gehiago).

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina maiatzean jautsierarik nabarmenena izan du: 61 langabetu guttiago daude, 627tik 566ra pasatuz. Industria arloan ere 134tik 122ra pasatu da langabetu kopurua (12 guttiago). Eraikuntzan, 56tik 49ra pasatu da langabetu kopurua (7 guttiago) eta nekazaritzan ere 4 lagun guttiago daude langabezian (21). Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, aldiz, 55 lagun daude langabezian, apirilean baino 5 gehiago.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun