Ireki manifestazioan parte hartzeko autobusa aterako da Baztan-Bidasoaldetik

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 2a, 14:54

Ekainaren 17an, 12:30ean eginen da Gasteizen 

Langileek preso eta iheslariak etxeratze bidean jartzea bultzatuz egiten aro diren Ireki ekimenaren baitan, ekainaren 17an, 12:30ean Gasteizen eginen den Irekiko manifestaziora joateko Baztan-Bidasoaldetik autobusa izanen da.

Geltokiak eta apuntatzeko lekuak hauek dira:

 

Autobusa leku hauetan geldituko da:

• 08:30ean Elizondon baztanesan

• 08:45ean Donezteben ITVn

• 09:00etan Lesakan suhiltzailetan

• 09:15ean Beran agerran

Apuntzeko hurrengo lekutan: Beran (Errekalde, Kataku eta Botxo); Lesakan Aranon; Etxalarren Herriko Ostatuan; Donezteben Titi ostatuan; Iturenen Herriko Ostatuan; Elizondon Intzan; Erratzun Zubipuntan eta Arizkunen Dolaetxea.

Manifestazioa ekainaren 17an, larunbat eguerdiko 12:30ean abiatuko da Gasteizko Correos Plazatik (Andre Mari Zuriaren ondoan). Ondotik ekitaldia eginen da Martxoak 3 Plazan. Aitzinetik, berriz, 11:00etan Arangizetik eta Otazutik abiatutako langile martxak ailegatuko dira Gasteizera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun