Lider aldaketa izan da laxoa txapelketako bi multzotan

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 30a, 07:45

Zarbonet taldeak garaipena lortu zuen Apeztegiaren kontra, doneztebarren arteko derbi ederrean

Arraioz Sagardia eta Doneztebe The Moment taldeek hartu dute Iruritako taldeen lekua, hauek Salbatore bestengatik atseden zutela aprobetxatuz

Baztan-Errekako 38. Laxoa txapelketako zortzigarren jardunaldia jokatu da aste hondar honetan. Bestak zirela eta, lider zeuden Iruritako bi taldeek atseden izan dute eta hori baliatuz, bi multzotan lider berriak ditugu. Arraioz Sagardia, nahiz eta partida bat gehiago, lehenbiziko aldiz bere multzoan liderra jarri da eta Doneztebe The Moment taldeak, berriz, bere multzoko lidergoa eskuratu du. Bi multzotan hiru lehenbiziko postuetan sekulako berdintasuna dago, batez ere 1. multzoan. Doneztebeko taldeen arteko derby ederra jokatu zuten Bear Zana plazan.

 

1. MULTZOA:  

Doneztebe Titi – Arraioz Sagardia: 1 – 9

Doneztebe Apeztegia – Doneztebe Zarbonet: 8 – 9  

 

2. MULTZOA:

Doneztebe The Moment – Oiz Kokoetxea: 9 – 2    

 

Doneztebe Titi (E.Zabala – D.Garcia – I.Maylin – A.Vertiz) 1

Arraioz Sagardia (M.Mindegia – X.Mihura – A.Alunda – J.Gamio) 9

Markagailua: 0-8, 1-8, 1-9.

Iraupena: Ordu bat.

Azken partidetan arraioztarrek goiti egin dute eta beren multzoan buru daude. Partida azkarra, Arraiozko taldea goitik behera nagusitu zen eta doneztebarrek laster galdutzat eman zuten.

 

Doneztebe Apeztegia (J. Apeztegia - R. Etxebeste - I.Santesteban – J. Juanena) 8

Doneztebe Zarbonet (J.Mariezkurrena – K.Ezkurra – L.M.Apezetxea – J.Mª.Zabala) 9

Markagailua: 1-1, 2-2, 3-3, 4-4, 4-6, 5-6, 5-7, 8-7, 8-9.

Iraupena: 2 ordu.

Nahiz eta hagitz partida ona ez izan, emozio eta morbo handia plazan. Zarbonetek merezitako garaipena eskuratu zuen. Apeztegia taldea gaizki aritu zen, bai sakean (sakalari ezkerrak falta anitz eta min gutxi egin zuen) bai errestoan (airez jo beharrezko pilotakada gutxi jo zituzten) eta estrategiaren aldetik ere oker. Zarbonet taldeak, berriz, bere jokoa egin zuen, opari gutxi eta beti burua erabili. Aurtengo txapelketan bere lehenbiziko partidan Mariezkurrena sakalari beteranoak lan txukuna burutu zuen, Ezkurrak erabaki zuen partida bera izan baitzen zortzi jokalarien artean hoberena eta bi koartoak ere ongi.     

 

Doneztebe The Moment (P.Vertiz – J. San Miguel – J.Arraztoa – J.Vertiz) 9

Oiz Kokoetxea (I.Zelaieta – I.Bereau – I.Mendiola – G.Zelaieta) 2

Markagailua: 2-0, 2-1, 7-1, 7-2, 9-2.

Iraupena: ordu 1 eta 45´

Emaitzak ez du plazan gertatu zena adierazten; aski da partidaren iraupena ikustea. Egia da doneztebarrek beren joko maila hobetu egin zutela eta erraz irabazi zutela, baina oiztarrek jokoak lortzeko aukerak beti izan zituzten. Partidako diferentziarik nabarmenenak Doneztebekoek pilotari eman zioten abiadura eta indarra handiagoak izan ziren. Zelaieta gazteak astero hazten ari dela berriz ere erakutsi zuen.

 

SAILKAPENA

1.MULTZOA

JOK.

IRAB.

GALD.

ALDE

KONTRA

PUNT.

1.ARRAIOZ SAGARDIA

6

4

2

47

36

11

2. IRURITA MIGUELENE

5

4

1

43

32

11

3. DONEZ. APEZTEGIA

7

3

4

56

51

11

4. DONEZ. ZARBO.NET

5

3

2

37

39

7

5. DONEZTEBE TITI

5

0

5

20

45

2

 

2.MULTZOA

JOK.

IRAB.

GALD.

ALDE

KONTRA

PUNT.

1.DONEZTEBE THE MOMENT

6

4

2

47

32

12

2. IRURITA BIEK

5

4

1

42

29

11

3. DONEZTEBE AVIA

5

3

2

39

33

10

4. DONEZTEBE MIKELO

6

1

5

39

53

5

5. OIZ KOKOETXEA

6

2

4

29

49

4

  

9. jardunaldia, ekaineko lehen asteburuan

Ekaineko lehen asteburuan jokatuko da laxoa txapelketako bederatzigarren jardunaldia, lehen faseko azkenaurrekoa.

 

1.MULTZOA:  

Doneztebe Apeztegia – Arraioz Sagardia, igandean 17:00etan.

Doneztebe Zarbonet – Irurita Miguelene, igandean 11:30ean.

Atsedena: Doneztebe Titi

 

2.MULTZOA:

Doneztebe Mikelo - Doneztebe The Moment, larunbatean 17:00etan.

Irurita Biek – Doneztebe Avia, larunbatean 17:00etan

Atsedena: Oiz Kokoetxea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun