Jon Rekondo leitzarra eta Donato Larretxea aranztarra izanen dira eskualdeko ordezkariak eta beraiekin batera, Zizurkilgo Joseba Otaegi eta Zumarragako Xabier Zaldua ariki diira. Bortz modalitate ezberdinetan bederatzina enbor moztu beharko dituzte. Aipatu bezala, lauen artean irabazten duenak lortuko du ekainaren 4ko finalerako txartela. Urrezko mailan final horretarako txartela lortua dute Iker Vicentek, Ugaitz Mugertza II.ak eta Aitzol Atutxa II.ak.
Gazte mailan (23 urtez beheiti), berriz, Zigako Joxean Etxeberria II eta Oier Kañamares IV ariko dira finalean eta gaztetxo mailan (19 urtez beheiti) Ioritz Gisasola Zelai III eta Xuban Kañamares V.