Kopako finala jokatuko dute Beti Gazteko futbol-8ko neskek

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 26a, 06:54
Kopako finala jokatuko dute Beti Gazteko futbol-8ko neskek.

Kopako finalerdiko itzulerakoa jokatuko du Leitzako Aurrerak eta igoera faseko lehen kanporaketako itzulerakoa Doneztebek

Denboraldia bukatu da eskualdeko areto-futbol, eskubaloi eta saskibaloi taldeentzat, baita futbol eta futbol-8 talde gehienentzat ere. Baina oraindik, jardunaldiren bat edo jardunaldi bat baino gehiago falta dutenek, partida erabakiorrak dituzte. Beti Gazteko futbol 8ko neskek, erraterako, kopako finala jokatuko dute eta Aurrerako mutil helduek edo Gure Txokoako mutiko infantilek finalerdiak. Doneztebe igoera fasean murgilduta dago eta Beti Gazteko talde nagusiak oraindik ez du segurtatua maila mantenduko duela denboraldiko azken partida jokatu baino lehen eta Baztanek igoera dauka oraindik helburutzat. Beraz, emoziorik ez da falta azken txanpan.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte – Mondragoan, larunbatean 17:30ean Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako lehen maila autonomikoan

AD San Juan – Baztan, larunbatean 17:00etan Iruñeko San Juanen.

 

Nafarroako Preferentetik lehen maila autonomikorako igoera faseko lehen kanporaketa (itzulerakoa)

Falcesino – Doneztebe, larunbatean 18:30ean Faltzesen.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen maila kopako final erdia (itzulerakoa)

Cirbonero B – Aurrera, igandean 12:00etan Zintronikon.

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

UCD Burlades – Baztan, igandean 12:15ean Erripagainan.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe FT – CD Amigó, larunbatean 17:30ean Donezteben.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopako final erdiak

Gure Txokoa – Tolosa A, igandean 16:30ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako futbol-8 txapelketa kopako finala

Neskak

Beti Gazte – CD Amigó, larunbatean 12:30ean Uharteko Areta zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun