Cederna Garalur elkarteak Turismo teknikari bat kontratatu nahi du Uraren Bailarak egitasmoan lan egiteko

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 23a, 08:04

Baztan-Bidasoa Turismo Garapene egitasmoko kideak, Expovacacionesen informazioa ematen.

Hautagaiek curriculumak aurkezteko azken eguna ekainaren 2a izanen dute

Cederna Garalur elkarteak Turismo teknikari bat kontratatu nahi du URAREN BAILARAK egitasmoan lan egiteko, Baztan-Bidasoa Turismo Garapena izeneko egitasmoaren baitan. Lanpostu honetarako hautagai izateko curriculumak auzkezteko azken eguna ekainaren 2an izanen da.

 

Hautagai izan nahi duen pertsona batek bete behar dituen baldintza gutxienekoak hauek dira: Turismo arloko diplomatu titulua edo baliokidea izan; Euskalduna izatea (EGA edo baliokidea edukitzea eta B1 gidabaimena izatea.

Aipatutako lurraldean turismo ekintzak dinamizatu eta koordinatzea izanen du eginkizun nagusi. Kontratua egun erdikoa izanen da sei hilabetez, baina luzagarria izan daiteke. Curriculumak info@cederna.es helbidera bidaliko dira.  Mezuaren titulua “Baztan-Bidasoa Turismo Teknikaria” izanen da.  Ekainaren 2a da aurkezteko azken eguna. 

Argibide gehiagorako: info@cederna.es

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun