Hautagai izan nahi duen pertsona batek bete behar dituen baldintza gutxienekoak hauek dira: Turismo arloko diplomatu titulua edo baliokidea izan; Euskalduna izatea (EGA edo baliokidea edukitzea eta B1 gidabaimena izatea.
Aipatutako lurraldean turismo ekintzak dinamizatu eta koordinatzea izanen du eginkizun nagusi. Kontratua egun erdikoa izanen da sei hilabetez, baina luzagarria izan daiteke. Curriculumak info@cederna.es helbidera bidaliko dira. Mezuaren titulua “Baztan-Bidasoa Turismo Teknikaria” izanen da. Ekainaren 2a da aurkezteko azken eguna.
Argibide gehiagorako: info@cederna.es