Gibeletik, bigarren postuan berdindu egin zuten Txantreak eta Berriozar A taldeek (launa puntu eta erdi) eta laugarren postuan ere berdindu egin zuten Kaskalluetak eta Berriozar Bk (bina puntu eta erdi). Antsoain izan zen azkena (puntu 1)
Emakumezkoetan, 235 kiloko kategoriako lehen saioan, Beti Gazteko neskak laugarren izan ziren Larraintzarren (2 puntu). Txantrea izan zen lehenbizikoa (5 puntu), Kaskallueta bigarren (4 puntu), Berriozar hirugarren (3 puntu) eta Antsoain azkena (puntu 1).
20 urtez beheitiko kategorian, aitzineko bi jardunaldietan bezala, Berriozar nagusitu zen (3 puntu), baina oraingoan Ultzamak kendu dio bigarren postua Araxes-i.
Kadete mailan, Araxes izan zen onena Larraintzarren, Basaburua A bigarren, hirugarren postuan berdindu egin zuten Basaburua B eta Andra Mari taldeek eta Berriozar izan zen azkena.
Maiatzaren 27an Berriozarren jokatuko dute azken jardunaldia, gizonezkoen 300 kiloko kategorian eta emakumezkoek 235 kiloko kategorian finalak ere izanen dituzte. 20 urtez beheitikoek eta kadeteek laugarren jardunaldiak jokatuko dute eta hauek ere txapelak erabakiko dituzte.