Laxoa txapelketako bi multzoetako sailkapen burua hartu dute Iruritako taldeek

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 23a, 06:58
Iruritako taldeek hartu dute bi multzoetako sailkapen burua.

Ordezkoek garrantzia hartu dute eta dagoeneko 55 jokalari aritu dira aurtengo laxoa txapelketan

Baztan-Errekako 38. Laxoa txapelketan zazpigarren jardunaldiko lau partidak jokatu dituzte asteburuan. Iruritako bi taldeak berriz ere beren multzoko buru bezala jarri dira Doneztebeko taldeen kontra zituzten partidak irabazi ondoren. Hurrengo jardunaldian, herriko bestak direla eta, iruritarrek atsedena izanen dute. Talde guztietako ordezko jokalariak garrantzi handia hartzen ari dira. Orain arte txapelketan 40 jokalari titularrak aparte, bertze 15 aritu dira, hau da, denetara 55. 

 

1.MULTZOA:  

Doneztebe Apezteguia – Irurita Miguelene : 8 – 9

Arraioz Sagardia – Doneztebe Titi: 9 – 2  

 

2.MULTZOA:

Oiz Kokoetxea – Doneztebe Mikelo: 9 – 7

Irurita Biek – Doneztebe The Moment: 9 – 6  

 

Donezt.  Apeztegia (J. Apeztegia-R. Etxebeste-X.Uterga -J. Juanena) 8

Irurita Miguelene (G.Urtasun – I.Urrutia – E.Prim – J.Ramos) 9

Markagailua: 1-0, 1-1, 3-1, 3-3, 5-3, 5-5, 6-5, 6-8, 8-8, 8-9.

Iraupena: 2 ordu eta 15´.

Bertze emozio handiko partida, ederra eta hagitz ona, kintze ikusgarriak ikusi ahal izan ziren Bear Zana plazan. Jokoan zegoen multzoko burua. Barberena sakalari iruritarraren hutsunea Urrutia jokalari beteranoak ederki bete zuen. Xanti Utergak ere, Doneztebeko alkatea, nahiz eta eskularru motzarekin aritu koarto bezala, oso partida polita egin zuen. Partidako jokalaririk hoberena Urtasun iruritarra; pilotakada  ikusgarriak jo zituen, bere taldea antolatzen eta agintzen eta beti lehiakor. 

 

Arraioz Sagardia (M.Mindegia – X.Mihura – A.Alunda – J.Gamio) 9

Doneztebe Titi (E.Zabala – E.Garcia – B.Arregui – I.Maylin) 2

Markagailua: 4-0, 4-1, 8-1, 8-2, 9-2.

Iraupena: ordu bat.

5. jardunaldian gibelatutako partida. Erraz eta azkar nagusitu ziren baztandarrak. Mindegiak berriz ere bere maila ona erakutsi zuen  eta Doneztebeko talde gaztea ez zen inoiz Arraiozko plazara moldatu, gaizki sakean eta gaizki errestoan.

 

Oiz Kokoetxea (I.Zelaieta – A.Saldias – I.Mendiola – Z.Zelaieta) 9

Doneztebe Mikelo (J.Juanena – X.Ibarrola – U.Sapuppo – J.Etxebeste) 7

Markagailua: 5-0, 5-2, 6-2, 6-3, 7-3, 7-7, 9-7.

Iraupena: ordu bat eta 45´.

Oiztarrek ti-ta batean partidako lehenbiziko bost jokoak lortu zituzten eta gero nahiz eta zazpina joko berdindu, doneztebarrentzat zama handiegia izan zen. Oizko jokalari gazteak gero eta hobe ari dira eta beren taldea bete betean sartu da laurden finaletako lehian. 

 

Irurita Biek (J.Azkarate – J.Urtasun – I.Etxandi – M.Bidegain) 9

Donezteb. The Moment (P.Vertiz – J. San Miguel – J.Arraztoa – J.Vertiz) 6

Markagailua: 7-0, 7-3, 8-3, 8-6, 9-6.

Iraupena: 2 ordu eta 15´.

Doneztebarrek lortutako puntua ez zuten merezi izan, iruritarrak goitik behera nagusitu zirelako. Zazpi joko eta huts zirelarik ordu arte talde baten eta bertzearen jokoa ikusita, plazan bildu ziren ikusle guztiek doneztebarrak hutsean geldituko zirela pentsatzen zuten. Gaur egungo txapeldunek aspaldian jokatutako partidarik txarrena eskaintzen ari ziren. Vertiz sakalariak sakez hainbat falta egin zituen eta plazan sartzen zituenak minik egin gabe; errestotan berriz lauak arrunt gaizki, Azkarateren sakeak ezin errestatuz. Beharrik gero iruritarrak pixka bat erlaxatu  zirela eta puntu bat salbatu. Iruritarrek beren jokoa eginez, aukera ederra galdu zuten hiru puntuak lortzeko, baino berriz ere aurten faboritoen artean daudela erakutsi zuten.

SAILKAPENA

1.MULTZOA

JOK.

IRAB.

GAL.

ALDE

KONTRA

PUNT.

1. IRURITA MIGUELENE

5

4

1

43

32

11

2. DONEZ. APEZTEGIA

6

3

3

48

42

10

3. ARRAIOZ SAGARDIA

5

3

2

38

35

8

4. DONEZ. ZARBO.NET

4

2

2

28

31

5

5. DONEZTEBE TITI

4

0

4

19

36

2

 

2.MULTZOA

JOK.

IRAB.

GAL.

ALDE

KONTRA

PUNT.

1.IRURITA BIEK

5

4

1

42

29

11

2.DONEZTEBE AVIA

5

3

2

39

33

10

3. DONEZT. THE MOMENT

5

3

2

38

30

9

4. DONEZTEBE MIKELO

6

1

5

39

53

5

5. OIZ KOKOETXEA

5

2

3

27

40

4

 

8. JARDUNALDIA: 2017-Maiatzak-27/28

1.MULTZOA:

Doneztebe Titi – Arraioz Sagardia, igandean 18:00etan.

Doneztebe Apezteguia – Doneztebe Zarbonet, igandean 11:30ean.

Atsedena: Irurita Miguelene

2.MULTZOA:

Oiz Kokoetxea – Doneztebe Mikelo, larunbatean 17:00etan.

Doneztebe The Moment - Doneztebe Avia, larunbatean 17:00etan.

Atsedena: Irurita Biek

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun