Zurukuaineko Aroa upategirat joan dira eskualdeko Solaslagunak

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 19a, 11:06

Solaslagunak Zurukuaingo upategian, Txumak emandako azalpenak aditzen.

Hondarribiko Mintzalagunekin eta Iruñerriko mintzakideekin batera

Udaberriko ateraldiekin segitzen dute eskualdeko Solaslagunek. Maiatzaren 13a Zurukuaineko Aroa upategirat joan ziren, bisita gidatua egin baitzuten Hondarribiako mintzalagunekin eta Iruñerriko mintzakideekin batera. 

 

Bisitan anitz ikasteko aukera izan zuten: Zurukuainek duen kokalekua, inguruak, klima, mahatsak ontzeko prozesua eta ardoa egiteko modua. Upategiaren kanpo eta barne lanak hurbilagotik ezagutu zituzten eta bertan egindako ardoa dastatzeko aukera ere izan zuten. Upategian giro goxoan bazkaldu ondotik autobusa hartu eta Lziarrarat zoan ziren, EGA festan parte hartzeko.

Datorren ekainaren 3an, Euskal Herri osoko solasalagun, mintzalagun eta mintzakideen egun handia izanen dute Txorierrin eta udaberriko ekitaldiekin akitzeko, ekainaren 17an ikasturteari agurra eskainiko diote eskualdeko Solaslagunek, Alkurruntzerat irteera eginez eta Otsondon bazkari autogestionatua antolatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun