Kopako final laurdenetako partida jokatuko du Beti Gazteko emakumeen taldeak Mastegin

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 12a, 06:55
Bet Gazteko emakumeek kopako finalerdietarako sailkatzea aukera dute larunbatean Mastegin.

Gizonezkoen futbol talde nagusiek ere partida garrantzitsuak izanen dituzte beraien helburuak betetzeko

Asteburuko kirol jardunaldiari dagokionez, kopako lehen faseko partida guztiak irabazi ondotik, final laurdenetako kanporaketa zuzena izanen du Lesakako Beti Gazteko emakumeen taldeak, Eibarren kontra. Irabazlea finalerdietarako sailkatuko da. Gizonezkoei dagokienez, ere partida garrantzitsuak, helburu ezberdinekin. Beti Gaztekoek maila mantentzeko hil ala biziko partida dute igandean Mastegin. Baztanek eta Doneztebek kanpoan jokatuko dute, mailaz igotzeko borrokan eta Aurrerak ere Kadreitan jokatuko du kopako finalerdietarako sailkatzea. Leitzan 3-1 irabazi zuen. Gure Txokoak kanpoan jokatuko du, baina mailaz igotzeko aukerarik ez du dagoeneko.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Beti Gazte – Real Union, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Beti Kozkor – Baztan, larunbatean 18:30ean Lekunberrin.

 

Nafarroako Preferenten

CF Beriain – Doneztebe, igandean 17:30ean Beriainen.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen maila kopako final laurdenak (itzulerakoa)

Cadreita – Aurrera, igandean 12:00etan Kadreitan.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Bergara - Gure Txokoa, larunbatean 16:00etan Bergarako Ipintza zelaian.

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

CD Itaroa Huarte – Baztan, larunbatean 16:30ean Uharteko Areta zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Touring, larunbatean 15:30ean Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan

Ikasberri B - Gure Txokoa, larunbatean 16:00etan Azpeitiko Garmendipen.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD San Miguel - Doneztebe FT, larunbatean 17:00etan Larragan.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Rotxapea CD – Baztan, larunbatean 11:30ean Errotxapeako Irati zelaian.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopan

Doneztebe – Mutilvera A, larunbatean 11:00etan Donezteben.

Beti Kozkor – Aurrera, larunbatean 15:30ean Lekunberrin.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Aloña Mendi - Beti Gazte, igandean 13:00etan Oñatiko Azkoagain zelaian.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

Oiartzun A - Gure Txokoa, larunbatean 13:30ean Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Doneztebe – Beriain, larunbatean 17:45ean Donezteben.

Baztan – Mutilvera, igandean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan – Ondalan, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe – Universidad Navarra A, larunbatean 16:00etan Donezteben.

 

Gipuzkoako emakumezkoen kopako final laurdenak

Beti Gazte – Eibar, larunbatean 18:00etan Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako futbol-8 txapelketa kopako bigarren fasea

Neskak

Beti Gazte – Itaroa Huarte A, larunbatean 10:30ean Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako futbol-8

Alebinak

Berriozar B – Beti Gazte A, larunbatean 13:15ean Berriozarren.

Baztan A – JD San Jorge B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe A – CD Oberena C, larunbatean 12:45ean Donezteben.

Gure Txokoa A – Universidad de Navarra A, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

Baztan B – CD Atarrabia B, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

CD Kirol Sport B – Doneztebe B, larunbatean 10:00etan Orkoienen.

SD Lagunak D – Baztan C, larunbatean 11:00etan Barañainen.

 

Benjaminak

Gure Txokoa B – Beti Gazte C, larunbatean 11:30ean Berako Matzadan.

Doneztebe B – Baztan B, larunbatean 09:30ean Donezteben.

Baztan C – Doneztebe C, igandean 09:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe A – Beti Gazte A, larunbatean 09:30ean Donezteben.

Gure Txokoa A – CD Baztan A, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako hirugarren mailako finala

Aurrera – Goierri, larunbatean 15:00etan Donostiako Mons kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Kadete neskak kopan

Baztango BKT – Loyola, larunbatean 12:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

Infantil mutikoak kopan

Erreka – Txantrea B, larunbatean 11:30ean Doneztebeko kiroldegian.

 

Infantil neskak kopan

Loyola B - Baztango BKT, larunbatean 09:00etan Iruñeko San Ignacio kiroldegian.

 

Alebin neskak

Baztango BKT A – BM Tafalla A, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

Beti Onak/Atarrabia - Baztango BKT B, larunbatean 11:00etan Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

Erreka – BM Uharte B, larunbatean 10:30ean Doneztebeko kiroldegian.

 

Aurrealebin neskak

Baztango BKT  - River Ega, larunbatean 10:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

CB Peralta - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 10:40an Iruñeko Iribarren kiroldegian.

 

Minibasket mutikoak

Patxi Larrainzar - Toki Ona Bortziriak, Iruñeko San Jorge kiroldegian, larunbatan 10:40an.

 

Minibasket neskak

Toki Ona Bortziriak – Noain A, ortzegunean 18:45ean jokatzekoa zen.

San Fermin Ikastola – Toki Ona Bortziriak, larunbatean 10:40an Iruñeko San Jorge kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun