Egun guztietan jendetza hurbildu zen gure txokoak bisitatzeko beharrezko informazioa eskatzerat eta atenditzen ibili ziren bi langileak gelditu gabe aritu ziren. Igandean, Baztan, Bortziriak, Bertizarana eta Malerreka batzen dituen Uraren Bailarak turismo markaren aurkezpena burutzeko aukera izan zuten eskualdeko hautetsiek, azokak antolatzen duen aurkezpen egitarauaren barrenean. Laster, marka horren aurkezpen lanekin segituko dute, eskualdean bertan.
Expovacaciones 2017n parte hartu izanaren balorazioa arras positiboa da, eta esperientziak eskualdeko udalek promozioa lantzen segitzeko irakaspen interesgarriak ere eskaini ditu.