Zehazki, Irundik abiatu ondotik, Bera, Sunbilla, Doneztebe, Narbarte, Mugairi, Irurita, Elizondo (tarteko helmuga), Arraioz, Mugairi, Berroeta, Zigako gaina, Irurita, Elizondo (tarteko helmuga), Arraioz, Sunbilla, Berrizaun eta San Juan Xarretik pasa ondotik, 17:00 aldera Irrisarri Land-en izanen dute helmuga txirrindulariek, 107 kilometro egin ondotik.
Ortzegunean eta larunbatean ere eskualdetik
Asteazkenekoa ez da izanen eskualdetik pasako den Bidasoko Itzuliko etapa bakarra. Maiatzaren 11n, ortzegunean, Hendaia-Hondarribia etapa eginen dute, 14:30ean abiatuta eta Behobia, Bera, Sunbilla, Mugairi, Berroeta, Zigako gaina, Irurita, Arraioz, Mugairi, Behobia, Gaintxurizketa, Lezo eta Jaizkibel igaro ondotik, Hondarribian izanen du helmugam 17:30 aldera.
Ortziraleko etapa osorik Gipuzkoako errepideetan eginen dute, Orion abiatu eta ailegatzeko.
Larunbateko hondarreko etapa, ohiko Irun-Irun gogorra izanen dute eta eskualdetik pasako da berriz ere. Irunetik abiatuta, Gurutze, Aritxulegi eta Agiñako gainak pasako dituzte, hau 15:35 aldera, ondotik Lesaka, Bera, Behobia, Artiga, Erlaitz (16:30) eta Letxunborron barrena, Irungo Colon pasealekuan helmugaratzeko arratsaldeko 5ak aldera.
Aurtengo edizioan 19 talde lehiatuko dira Bidasoko Itzulian.