Bidasoko Txirrindulari Itzuliko lehen etapak Irrisarri Land-en izanen du helmuga maiatzaren 10ean

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 8a, 07:08
Berriz ere Irrisarri Land-en izanen dute helmuga txirrindulariek.

Maiatzaren 11an eta 13an ere eskualdean barrena ibiliko dira txirrindulariak

Maiatzaren 10ean, asteazkenean abiatuko da txirrindulari afizionatuei zuzendutako Bidasoko Itzuliaren 45. edizioa. Lehen etapa hori asteazken arratsaldeko 2:30ean abiatuko da Irundik eta eskualdean barrena ibiliko ondotik, Igantziko Irrisarri Land parkean izanen du helmuga.

 

Zehazki, Irundik abiatu ondotik, Bera, Sunbilla, Doneztebe, Narbarte, Mugairi, Irurita, Elizondo (tarteko helmuga), Arraioz, Mugairi, Berroeta, Zigako gaina, Irurita, Elizondo (tarteko helmuga), Arraioz, Sunbilla, Berrizaun eta San Juan Xarretik pasa ondotik, 17:00 aldera Irrisarri Land-en izanen dute helmuga txirrindulariek, 107 kilometro egin ondotik.

 

Ortzegunean eta larunbatean ere eskualdetik

Asteazkenekoa ez da izanen eskualdetik pasako den Bidasoko Itzuliko etapa bakarra. Maiatzaren 11n, ortzegunean, Hendaia-Hondarribia etapa eginen dute, 14:30ean abiatuta eta Behobia, Bera, Sunbilla, Mugairi, Berroeta, Zigako gaina, Irurita, Arraioz, Mugairi, Behobia, Gaintxurizketa, Lezo eta Jaizkibel igaro ondotik, Hondarribian izanen du helmugam 17:30 aldera.

Ortziraleko etapa osorik Gipuzkoako errepideetan eginen dute, Orion abiatu eta ailegatzeko.

Larunbateko hondarreko etapa, ohiko Irun-Irun gogorra izanen dute eta eskualdetik pasako da berriz ere. Irunetik abiatuta, Gurutze, Aritxulegi eta Agiñako gainak pasako dituzte, hau 15:35 aldera, ondotik Lesaka, Bera, Behobia, Artiga, Erlaitz (16:30) eta Letxunborron barrena, Irungo Colon pasealekuan helmugaratzeko arratsaldeko 5ak aldera.

Aurtengo edizioan 19 talde lehiatuko dira Bidasoko Itzulian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun