Minneapoliseko Nazioarteko 36. Zinema jaialdian aurkeztu dute 'Gutik Zura'

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 27a, 10:22

Eskualdeko hainbat lagunen testigantzak ageri dira asteazkenean AEBn aurkeztutako filman.

Asteazkenean eskaini zuten lehiaketara aurkeztutako filma eta bertan izan zen Mari Jose Barriola zuzendaria

Aste honetan, Ameriketako Estatu Batuetan aurkeztu dute Gutik Zura dokumentala, hain zuzen Minessotako Minneapoliseko Saint Paul Nazioarteko Zinema jaialdian. Apirilaren 26an, asteazken arratsaldeko 7etan eskaini zuten filma Mineapoliseko Metro State Universityko Founders Hall-en.

 

Proiekzioa ez ezik, lehiaketan ere parte hartuko omen du filmak, Estatu Batuetara joan den Mari Jose Barriolak aipatu digunez. Denera, Mundu osoko 350 filma aurkezten ari dira Estatu Batuetako zinemaldi zaharrenetako batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun