Aurkeztutako proiektuetatik 10 tokiko enpresenak dira, eta 31 erakunde publikoenak. Udal-azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeko, edo ondarea zaintzeko ekimenekin batera, azpimarratzekoak dira lehen sektoreko proiektu berritzaileak, besteak beste Urraulbeitin hiri-baratzeen bidez enplegua sortzea, edo energia-sarea hobetzea eta Berako bero-sarea, nahiz Pirinioetan turismoa suspertzeko proposamen berriak, besteak beste "Wellington-en ibilbidea" Auritzen, edo Beteluko harizti atlantikoari balioa ematea.
Cederna Garalur Elkartearentzat hauxe da garrantzitsuena: «LGPren finantziazioak aukera ematen digu eskualdeetan lurraldeen garapen jasangarriaren alde egiten den apustua islatzen duten eta datozen urteotan Mendialdea garatzeko estrategiaren barnean jasotzeko gai izan garen proiektu horiei forma emateko. Aipatu estrategia iraunkorki berraztertzen dugu parte hartzen dugun tokian tokiko foroen bitartez».
Kalkuluen arabera, proiektuen deialdi berria aurtengo bigarren seihilekoan irekiko da.