‘El guardián invisible’ filmean oinarritutako bisita gidatuak eskaintzen hasi dira

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 7a, 13:11

Filmak agertzen dituen lekuetan barna eginen dituzte bixitak.

Elizondo, Lesaka, Aritzakun eta Bertizen barna

Dolores Redondoren Baztango trilogiako lehen liburuan oinarritutako El guardián invisible filman Elizondo, Lesaka, Aritzakun eta Bertiz inguruko irudi aunitz ageri dira. Horiek eta inguruko bertze txoko batzuk ezagutzeko 90 minutuko bixita gidatuak antolatu dituzte BaztanTrek eta Jauregiarte enpresek.

 

Elizondon eta Lesakan ordu eta erdiko bisita kulturalak eskainiko dituzte, 6 euroren truke. Aritzakunen oinezko ibilbideak, 12 eurotan eta Bertizen natura-bisitak, 12 eurotan.

Erreserbarako 652 16203 telefonoan, cisitasegi@gmail.com helbide elektronikoan eta baztan-bidasoa.blogsport.com.es webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun