Lauko finala jokatuko dute Errekako emakumeek larunbatean

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 7a, 07:50
BRT Menditarrak taldeak denboraldiko azken partida jokatuko du larunbatean Lekarozen.

Derbiak jokatuko dituzte Baztan eta Beti Gazteko neskek eta Doneztebe eta Baztango mutiko infantilek futbolean eta BKT eta Errekako neska alebinek eskubaloian 

Erreka eskubaloi taldeko emakumeek lehen aldiz lortu dute lauko finalerako sailkatzea eta larunbatean jokatuko dute finalerdia lehen fasean nagusi izan den Loyolaren kontra. Irabaziko balute, igandean jokatuko lukete finala. Bertze aldetik, derbiz josia heldu da kirol asteburua. Futbol-8an, Baztan eta Beti Gazteko neskak aurrez aurre izanen dira, futbolean Doneztebe eta Baztango mutiko infantilak eta eskubaloian, BKT eta Errekako neska alebinak. Errugbian, denboraldiko hondar partida jokatuko du Lekarozen Menditarrak BRT talde nagusiak.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Vasconia - Beti Gazte, larunbatean 17:30ean Donostiako Puio zelaian.

 

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Azkoyen – Baztan, igandean 17:00etan Peraltan.

 

Nafarroako Preferenten

Doneztebe – Berriozar CF, larunbatean 18:00etan Donezteben.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen maila kopan

Aurrera – San Ignacio, larunbatean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa – Oiartzun, larunbatean 16:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

UD Mutilvera – Baztan, igandean 18:30ean Mutilban.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Lengokoak - Beti Gazte, igandean 15:30ean Donostiako Cesar Benito zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Mariño, larunbatean 19:45ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Murchante - Doneztebe FT, larunbatean 17:00etan Murchanten.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Beti Gazte – Mariño partida apirilaren 22ra gibeleratua, 11:30ean.

Allerru A - Gure Txokoa, larunbatean 13:00etan Lezoko Plazetan.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CD Valle de Egues – Baztan, igandean 12:00etan Sarrigurenen.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopan

Mutilvera A – Doneztebe, larubatean 12:15ean Mutilban.

Aurrera – Beti Kozkor, apirilaren 11n, asteartean 18:30ean Leitzako Arkiskilen.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Anaitasuna A - Beti Gazte, larunbatean 12:15ean Azkoitiko San Juan zelaian.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Beti Ona, larunbatean 12:30ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Doneztebe - Baztan derbia larunbatean 12:00etan Donezteben.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan – Aoiz, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

San Ignacio – Doneztebe, larunbatean 11:20an, Iruñeko Larrabiden.

 

Gipuzkoako emakumezkoen kopan

Beti Gazte – Allerru, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.,

 

Nafarroako futbol-8 txapelketa kopa

Neskak

Baztan - Beti Gazte derbia larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Alebinak

JD San Jorge - Beti Gazte A, larunbatean 10:00etan Iruñeko San Jorgen.

Berriozar CF A – Baztan A, larunbatean 11:15ean Berriozarren

Doneztebe A – CD Asdefor B, igandean 11:00etan Donezteben.

Gure Txokoa A – CD Lezkairu A, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

UCD Burlades B – Baztan B, larunbatean 10:45ean Erripagainan.

Beti Gazte B – CD Oberena F, larunbatean 10:30ean Lesakako Mastegin.

Berriozar CF E – Doneztebe B, larunbatean 10:30ean Berriozarren.

Baztan C – Rotxapea CDD, igandean 09:30en Elizondoko Giltxaurdin.

Gure Txokoa B – CD Lezkairu B, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

 

Benjaminak

Doneztebe C – Beti Gazte C, larunbatean 10:30ean Donezteben.

Beti Gazte B – Gure Txokoa B, larunbatean 10:30ean Lesakako Mastegin.

Baztan C – Doneztebe B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa – Donibane Pari Berri, ortziralean 20:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Teep Samaniego Orixe Tolosaldea - Umore Ona Goizueta, larunbatean 17:00etan Tolosako Uzturpe frontoian.

 

Infantil mutikoak

CD Anaitasuna – Aurrera, larunbatean 11:15ean Iruñeko Anaitasunan.

 

Kopa Infantil neskak

CD Xota – Aurrera, larunbatean 11:00etan Irurtzungo Atakaondoa kiroldegian.

 

Kopa alebin mutikoak

Aurrera – CD Tafatrans Vulcanizados Ruiz A, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak, txapeldunen fasea

BM Tafalla – Erreka, larunbatean 11:30ean Tafallako Kirol Hirian.

 

Senior emakumeak, lauko finaleko lehen finalerdia

Loyola – Erreka, larunbatean 18:00etan Iruñeko San Ignacio kiroldegian.

 

Kadete neskak

Baztango BKT – Malkaitz B, larunbatean 12:00etan Elizondoko kiroldegian.

BM Ardoi B – Erreka, larunbatean 10:15ean Zizur Nagusiko Ermitagaña kiroldegian.

 

Infantil mutikoak

BM Noain – Erreka, larunbatean 10:00etan Noaingo kiroldegian.

 

Infantil neskak

Erreka – Loyola A, larunbatean 11:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Baztango KT – Malkaitz B, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

Alebin neskak

BM River Ega A - Baztango BKT A, larunbatean 11:30ean Andosillako kiroldegian.

Baztango BKT B - Erreka derbia larunbatean 10:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

Aurrealebin neskak

Loyola C - Baztango BKT, larunbatean 11:00etan Iruñeko San Ignacio kiroldegian.

 

SASKIBALOIA

Junior neskak

Toki Ona Bortziriak – CB Valle de Egues C, larunbatean 17:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Kadete neskak

Toki Ona Bortziriak – CB Peralta, larunbatean 11:00etan Iruñeko Larrabide kiroldegian.

 

Aurreinfantilak neskak

Oncineda - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 11:00etan Zizurko Miravalles kiroldegian.

 

Minibasket mutikoak

Toki Ona Bortziriak – Baloncesto Sartaguda, larunbatean 11:15ean Iruñeko Larraona kiroldegian.

 

Minibasket neskak

Toki Ona Bortziriak – Esclavas Sagrado Corazón, larunbatean 10:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Senior, euskal ligan

BRT Menditarrak – Marzola Rioja, larunbatean 16:00etan Lekarozen, denboraldiko azken partida.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun