Hamar taldek jokatuko dute Baztan-Errekako 38. Laxoa txapelketa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mar. 30a, 07:51
Joan den urtean Arraiozen jokatu zen laxoa txapelketaren finala. Aurten Donezteben izanen da.

Apirileko lehen asteburu honetan abiatu eta abuztuaren 5ean jokatuko da finala Doneztebeko Bear Zana plazan

Apirileko lehen asteburuan abiatuko da Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hemezortzigarren edizioa. Hamar talde ariko dira aurtengoan, 6 Doneztebekoak, 2 Iruritakoak eta Arraioz eta Oizko bana. Azken bi urteetan bezala, izenaren ondotik, babesle duten etxearen izena eramanen dute taldeek aurten. Finala abuztuaren 5ean jokatuko da Doneztebeko Bear Zana plazan.

 

Bosna taldeko bi multzotan banatuta ariko dira taldeak. A multzoan Irurita-Miguelene (Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Jagoba Ramos eta Egoitz Prim), Doneztebe-Apezteguia (Ramontxo Etxebeste, Jon Apeztegia, Joseba Juanena eta Ibai Santesteban), Doneztebe-Titi (Emilio Zabala, Eloi Garcia, D. Pio Garcia eta Iñaki Maylin), Doneztebe-Zarbo.net (Felipe Ganboa, Luis Miguel Apezetxea, Jesus Mari Zabala eta Jose Mari Anzizar beteranoak) eta Arraioz-Sagardia (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Aritz Alunda eta Xabier Maritorena) ariko dira; B multzoan, Doneztebe-The Moment, (Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Javier Bertiz eta Jokin Arraztoa) Doneztebe-Avia (Asier Mutuberria, Javier Almandoz, Jokin Apezetxea eta Juan Telletxea), Doneztebe-Suma (Unai Sapuppo, Josu Juanena, Xabier Ibarrola eta Joseba Grazenea), Irurita-Biek (Jorge Azkarate, Joseba Urtasun, Guillermo Etxenike eta Iñaki Etxandi) eta Oiz-Kokoetxea (Iker Bereau, Lander Mandiola, Ioritz Zelaieta eta Iñaki Etxandi).

Multzo bakoitzeko lau lehenbizikoek final laurdenak jokatuko dituzte ekainaren 24aan eta uztailaren 1 eta 8an; irabazleek finalaurrekoak jokatuko dituzte uztailaren 15, 22 eta 29an eta finala Doneztebeko Bear Zana plazan jokatuko da abuztuaren 5ean.

 

Lehenbiziko jardunaldia asteburuan

Aipatu bezala, asteburu honetan jokatuko da lehen jardunaldia, partida hauekin:

A Multzoa

Doneztebe Zarbo.net – Arraioz Sagardia, igandean 11:30ean

Irurita Migelene – Doneztebe Titi, igandean 18:00etan.

Atsedena: Doneztebe Apezteguia

 

B multzoa

Doneztebe Avia – Doneztebe Suma, larunbatean 17:00etan.

Oiz Kokoetxea – Irurita Biek, larunbatean 17:00etan.

Atsedena: Doneztebe The Moment

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun