Lan Gaua Kontrabandisten Ibilaldi gidatua Hondarribian eginen dute apirilaren 1ean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mar. 17a, 13:33

Joan den urtean Arantzan egin zuten Lan Gaua.

Bosgarren edizioa izanen da, Bidasoko Kontrabandistak elkarteak antolatuta

Etxalar, Oiartzun, Erratzu eta Arantzan egin ondotik, aurten Hondarribian izanen da Lan Gaua, Bidasoko Kontrabandistak (KB) elkartearen ekimenez, apirilaren 1ean. 

 

Gaueko ibilaldi gidatuan Arkolla auzoan barna Guadalupera igo eta Kai Zarrean barna itzuliko dira, guztira 3 ordu eta 8 kilometro. Udaletxeko estalpetik abiatu eta Politenea baserriko Miguelen testigantza ezagutuko dute. Egun 79 urte ditu eta 14 urtetan hasi zen Miguel legarra gabarretan garraiatzen Txingudiko badian. Lan horretaz baliaturik, batzutan zerbait gehiago pasatzen zuen...

Lan Gaua Bidasoako Kontrabandistak (KB) proiektuaren egitasmoa da, urtero gaueko ibilaldi baten bidez kontrabandista ohien testigantza eta bizipenak jasotzea du helburu.

IZENA EMATEA (izen-abizena, tfnoa, @posta eta herria): info@kontrabandistak.com

+INFO: 948 450 014

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun