Elkarteak bi hilabete hauetan hasierako helburua bikoiztea lortu du eta ekainaren 18an Goizuetan, Aranon, Areson, Leitzan, Larraunen, Lekunberrin, Araitzen eta Betelun euren etorkizuna erabakiko dute.
Elkarteko kideak pozik daude emaitzarekin, besteak beste jatorri, ideologia eta adin ezberdineko jendearengana iristea eta parte hartzea lortu baitute. Kontziente dira oraindik ere herritar gehiagorengana iritsi behar dutela, baina emaitza honek ilusioa eta animoa areagotu du kideen artean.
Martxoko ekitaldien egitaraua
Bestalde, martxoan hainbat ekintza antolatu ditu elkarteak. Hona hemen hilabete honetako jardueren egitaraua:
Martxoak 18, (ARANO)
20:00etan Hitzaldia eskainiko du Lierni Olmedok, Gure Esku Dago ekimeneko bozeramaileak.
Martxoak 18, (LEITZA)
21:00etan Bertso afaria Sebastian Lizaso eta Alaia Martinekin Jubi tabernan. Txartelak salgai daude 20 eurotan Maimur liburu dendan eta Jubi tabernan eta martxoaren 15ean bukatuko da hartzeko epea. Menuan, urdaiazpikoa, txanpien krep poltsa, entsalada mista, oilasko errea, yogourth krema, kafea eta kopa izanen dute.
Martxoak 26, (BETELU)
9:00 Gure Esku Dago Mendi Martxa
11:00 Puzgarriak eta jolas tailerrak (denon artean erabakitzearen aldeko zuhaitzak osatuko ditugu)
13:30 Argazki Erraldoia!
Goiz guztian zehar mendialdeko kamisetak egongo dira salgai eta barra ere jarriko da.