Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 393 lagun daude langabezian, urtarrilean baino 2 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere urtarrilean baino 19 guttiago daude langabezian, 482. 25 urtez beheitikoen artean urtarrileko langabetu kopuru berberak mantentzen dira, 43 gizaseme eta 31 emakume.
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina otsailean 15 guttiago daude, 698tik 683ra pasatuz. Industria arloan ere 150etik 144ra pasatu da langabetu kopurua (6 guttiago). Eraikuntzan, urtarrilean baino 2 langabetu guttiago daude, 61 denera. Nekazaritzan, aldiz, lagun bat gehiago dago langabezian, 24 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean ere 37 lagun daude langabezian, urtarrilean baino 1 gehiago.