Urtarrilaren erdi aldean blogen izena eman eta proposatzeko epea zabaldu zuen Azkue Fundazioan. Epe hau bukatu eta hurrengo faseari ekin diote: bozkatzearena.
Guztira 129 blog daude lehiaketan, lau kategoriatan sailkatuta: 58 kultura arlokoak dira, kopuru gehien bildu dituena; 27 aisialdi kategoriara lotuta; 21 gizarte eta politika kategorian; eta, zientzia eta teknologia kategorian parte hartzen daudenak 23 dira.
Fase berri honetan sortzaile eta erabiltzaileek badute zeresanik eta erabiltzaileen eta epaimahaiaren botoekin lau kategoria horietako bakoitzerako hiru blog finalistak aukeratuko dira.
Edozeinek bozkatu dezake bere bloga edo atsegin duen bertze bat. Bai egileak eta bai jarraitzaileek.
Eta botoa emateko blogetan.eus en sartu eta bi aukera izango dituzu: zuzenean edo Twitterren bidez.