Kataluniako Zinemaldian Euskarazko film onenaren saria jaso du 'Gutik Zura' dokumentalak

Mari Jose Barriola, euskarazko filma onenari emandako sari nagusia jasotzen Bartzelonan.

Mari Jose Barriola proiektuaren zuzendariak jaso zuen Urrezko Txapela Bartzelonan

Kataluniako Zinemaldian, euskarazko film onenari emandako Urrezko Txapela lortu du Gutik Zura dokumentalak. Mari Jose Barriola proiektuaren zuzendariak jaso zuen saria igandean Bartzelonan.

 

Otsailaren 9tik 25era burutu da XII. Festival de Cinema Basc a Catalunya, Zinemaldiacat, euskal zinemaren alfonbra gorria Bartzelonan. Jaialdiaren hamabigarren edizioko sail ofizialeko programazioa hamar pelikulek osatu zuten (6 dokumental eta fikziozko 4). 

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun