2017an ibilbide sare horren seinalizazioa mantentzea da helburua, boluntario taldea indartuz. «GR ibilbideak baliabide turistiko garrantzitsua da Baztan-Bidasoan, gure herriak, bailarak eta paisaia oinez ezagutzeko bide seguruak dira; ez bakarrik mendizale trebeentzat, baita ohiko ibiltarientzat ere. Horregatik ekimen honekin parte hartzen dugu, 2017an gure helburuetako bat da» dio Mikel Albisuk, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko lehendakariak. Elkargoak bere bazkideen eta Baztan-Bidasoko biztanleen artean boluntarioak biltzeko kanpaina abian jarri du, erronka handi batekin: eskualdeko GRen mantenimendua bertako boluntarioen bidez egitea.
Bolondresa izateko izena emateko epea otsailaren 28an bukatuko da. Gero oinarrizko formazio ikastaro bat eginen da. Informazioa eta Izen ematea: info@baztan-bidasoa.com / 948 592 323 (goizez) / 659 477 396