Iberoko burdinola eta dorrea bisitatzeko Nafarroako Parlamentuko ordezkaritza etorriko da Leitzara otsailaren 8an

Ttipi-Ttapa 2017ko otsailaren 7a

Iberoko burdinolaren eta dorrearen egoera hondatzen joan da azken urteotan.

Burdinola, zubi gotikoa eta dorrea hondatzen joan dira 2006. urtetik hona

Nafarroako Parlamentuko Kultura, Kirola eta Gazteria Batzordearen bisita jasoko dute Leitzan otsailaren 8an, asteazken goizean. Bisitaren helburua da, Leitzako herrian kokaturik dagoen Erdi-Aroko Iberoko burdinola eta konplexu arkitektonikoa ezagutzea. 

 

Iberoko burdinolaren berezitasunetako bat da, Nafarroan dagoen Erdi Aroko industria-konplexu bakarra dela. Horren elementuak dira: burdinola hidraulikoa, zubi gotikoa eta defentsarako dorrea. Leitzako Udalak argi du bere ondarea zaindu behar dela eta gainera jendeari erakutsi, baina horrek ahalegin handia eskatzen du. 2006 urtetik hona, eraikin multzoa hondatzen joan da, teilatua erori, hormak ahuldu… Asteazkeneko bisitan Iberoko konplexuaren egoera ezagutzea izanen du helburua. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun