Ainhoa Oiartzabalek, Berria egunkariko kazetariak, gidatu zuen mahai-ingurua. 65 lagun inguru elkartzea lortu zuten. Erabakitzeko eskubidearen gaia ikuspegi historikotik hausnartu zuen Zabaletak eta Lakastak berriz, batez ere Nafarroan azkeneko hamarkadetan boterean egon diren zenbaitek eskubide hori estaltzeko edo desitxuratzeko erabili izan dituzten diskurtsoak eta ibilbide politikoan gertatutakoen hausnarketa egin zuen.
Hitzaldiaren ondotik afari-merienda eskaini zuten elkartean eta herritarrek beraiekin euren zalantzak eta iritziak partekatzeko aukera izan zuten.