Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 395 lagun daude langabezian, abenduan baino 14 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere abenduan baino 47 gehiago daude langabezian, 501. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean ere abenduan baino 7 lagun gehiago daude langabezian, 43 lagun. Adin tarte horretako emakume gazteen artean ere abenduan baino 5 langabetu gehiago daude, 31 denera.
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta ilbeltzak gainera 54 gehiago utzi ditu, 644tik 698ra pasatuz. Industria arloan ere igoera nabarmena izan du langazieak eta 121etik 150era pasatu da langabetu kopurua (29 gehiago). Eraikuntzan, abenduan baino langabetu bat gehiago dago, 63 denera. Nekazaritzan, aldiz, 8 lagun guttiago daude langabezian, 23 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean ere 36 lagun daude langabezian, abenduan baino 3 guttiago.