Proiektuak hauexek dira:
- Web gunea eta Informazioa eta Erreserbatako Zerbitzua eguneratzea.
- Ekitaldien Agendaren kudeatzea.
- Formazio ikastaroak.
- “Zer egin Baztan-Bidasoan” informazio eskuorria
- Hegaztien VIII Jardunaldiak
- Ehizaren XXV Jardunaldi Gastronomikoak
- Eskoletako informazio kanpaina
- EuroVelo-Bide Berdeko informazio eskuorria
- Bisita Gidatuen proiektua
- Baztan-Bidasoako Mapa Zikloturista
- Ederbideari buruzko jardunaldi teknikoa
- Martxa zikloturista Ederbidea-Bide Berdean
- Frantziar Estatuan promozio kanpaina
- Baztan-Bidaosako GRen sarearen mantenimendua
- Feria Turistikoak
Aurten ere Baztan-Bidasoa Turismoa Madrid-Fitur Turismo ferian izanen da eta Nafarroako Mendi Federazioarekin GR ibilbideen sarea aurkeztuko da. Elkargoa ere Barzelonan, Bilbon, Donostian eta atzerriko bertze ferietan ere izanen da.
Baztan-Bidasoa Turismoak 80 bazkide du egun eta 2016an Artisauen Elkartea ere sartu da Elkargoan, guztira 6 elkarte bilduz. Aurten erronka bat onartu du Batzarrak: bi urte pasa ondoren, elkargoaren nondik norakoa eta turismoaren dekalogoari buruzko hausnarketa eginen du Elkargoak 2017an zehar.
Lan eskaintzak
Bertze aldetik, Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoak turismo teknikari bat behar du, astelehenetik ortziralera aritzeko Bertizko Landa Turismo Zentroan (30 ordu astero). Kurrikulumak info@baztan-bidasoa.com helbidera bidali behar dira urtarrilaren 26ra bitarte. Bertzko Landa Turismo Zentroko artisautza denda kudeatzeko ere pertsona bat behar da. Kurrikulumak helbide berera bidali behar dira, otsailaren 1a bitarte.