Aizkolariak ez ezik, promesa mailako harrijasotze txapelketako lehen jardunaldia ere jokatuko dute Aizarnazabalko Xabier Peñagarikanok, Aizarnako Jagoba Otaegik eta Orioko Gorka Etxeberriak. Bina minutuko txandak egin beharko dituzte 150 kiloko errektangularrarekin, 150 kiloko zilindro modernoarekin, 113 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko harri borobilarekin. Bi lehenbiziko postuak lortzen dituzten bi harrijasotzaileek, Urtzi Telleria II eta Iñigo Eizagirrerekin jokatuko dute ligaxka.