Aldazko Martitxonea sagardotegian irekiko dute Nafarroako txotx denboraldia urtarrilaren 13ean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko urtarrilaren 12a

Joan den urtean Oinatz Bengoetxea ireki zuen denboraldia Lekunberrin.

Nafarroako Dolarea elkarteko sagardotegiek 250.000 litro sagardo kupeleratu dituzte 

Lesakako Linddurrenbordari (2014an), Lekarozko Larraldeari (2015ean) eta Lekunberriko Toki Alai sagardotegiari (2016) lekukoa hartuz, Aldazko Martitxonea sagardotegian irekiko da ortziralean, urtarrilaren 13an, 2017ko txotxeko sagardotegi denboraldia. 14:00 aldera eginen da ekitaldi ofiziala. 2014an Donato eta Patxi Larretxea anaiak izan ziren sagardo berria dastatzen lehenak Lesakan, 2015ean Dolores Redondo idazle ezaguna Lekarozen eta 2016an Oinatz Bengoetxea pilotari leitzarra Lekunberrin. Aurtengoa nork irekiko duen sorpresa da oraindik.

 

Lesakako Linddurrenbordak, Lekarozko Larraldeak, Berueteko Behetxoneak, Aldazko Martitxoneak eta Lekunberriko Toki-Alai sagardotegiek osatzen dute Dolarea, Nafarroako Sagardotegien Elkartea eta aurten 250.000 litro inguru kupeleratu dituzte. Linddurrenbordan 30.000 litro eta Lekarozen 40.000 litrotik ekoitzi dituzte eta sagar urtea izan ez denez, Baigorri aldetik ekarri behar izan dute sagarra.

 

Irungo Ola sagardotegian urtarrilaren 22an

Eskualdetik hurbil, Irungo Meaka auzoko Ola sagardotegian urtarrilaren 22an txotx denboraldia. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun