Emakume Aizkolarien Urrezko Kopa jokatuko da lehen aldiz abenduaren 21ean Donostian

Ttipi-Ttapa 2016ko abenduaren 20a

Beintza-Labaiengo Irune Izkue lanean. Asteazkenean Donostian izanen da, emakume aizkolarien I. Urrezko Kopan. Argazkia: Tolosaldeko Ataria

Asteazken eguerdiko 1etan Trinitate Plazan ariko dira Maika Ariztegi iturendarra, Irune Izkue beintza-labaiendarra, Xanta Sousa lesakarra eta Irati Astondoa bizkaitarra

Emakume aizkolarien I. Urrezko Kopa jokatuko da abenduaren 21ean, asteazkenean 13:00etan Donostiako Trinitate Plazan. 36 ontzako bortz enbor moztu beharko dituzte parte hartuko duten lau aizkolariek: Iturengo Maika Ariztegi Mariezkurrena, Beintza-Labaiengo Irune Izkue Otxandorena, Lesakako Xanta Sousa eta Zeanuriko (Bizkaia) Irati Astondoa Zuluaga. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak izano du kirol alderdiaren ardura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun