Hamargarren urteurrena kontzertu batekin borobilduko du Goizuetako Umore Ona Abesbatzak

Ttipi-Ttapa 2016ko abenduaren 16a

Goizuetako Umore Ona abesbatzak herriko elizan kantatuko du igande eguerdian.

Abenduaren 18an, igandean 12:00etan elizan

Izenari izana zor dio Goizuetako Umore Ona abesbatzak; giro onean kantua gustuko duten herritarrak biltzen baitira bertan. Hamar urte bete dituzte aurten eta urte osoan zehar egin dituzten urteurreneko ekitaldiak borobiltzeko, gabonetako kontzertu berezia eskainiko dute abenduaren 18an, igande eguerdiko 12etan Goizuetako elizan. Hernaniko Ozenki eta Getariko bandarekin batera. Bezperan, Hernanin, Ozenki abesbatzarekin eta Hernaniko bandarekin batera ariko da.

 

Beste hainbeste urtez Goizueta eta inguruko herriak kantuz alaitzen segitzeko asmoa dute baina horretarako kimu berriak behar dituztela azpimarratu dute, «baldintza bakarra kantatzea gustuko izatea da. Ziur gaude sartzen dena ez dela urrikituko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun