Uterga-Endika eta Ezkurra II-Ion aurrez aurre izanen dira binakako txapelketaren finalean

Ttipi-Ttapa 2016ko abenduaren 13a

Utergak eta Endikak finalerdietako bi partidak irabazi dizkiete Ezkurra eta Etxeberria III.ari. Argazkia: Maialen Andres

Abenduaren 17an jokatuko dute finala Galarretan

Xanti Uterga doneztebarrak eta Endika Urrutia saldiastarrak osatutako bikotea eta Josetxo Ezkurra II doneztebarra eta Ion azpeitiarrak egiten dutena izanen dira aurrez aurre binakako erremonte txapelketaren finalean, abenduaren 17an Galarretan. Finalerdietan, Ezkurra eta Etxeberria III eta Urriza eta Zubiri kanporatu dituzte finalerdietan.

 

Finalean izanen diren bi bikoteek finalerdietako lehen partida irabazi eta abantaila hori baliatu zuten larunbatean jokatutako bigarrenean ere. Honela, Uterga eta Endikak lehenbizikoa 40-34 irabazi ondotik, bigarrena ere irabazi zuten garbi, 40-27, finalerako txartela eskuratuz. Ezkurra II eta Ionek, berriz, 31-40 irabazia zuten lehen partidan eta bigarrena 40-39 galdu arren, finalean izanen dira. 26-19 galtzen izan ziren eta estuasun momentu bat ere izan zuten, baina azkenean lortu zuten finalean sartzea, Ionek egindako partida bikainari esker. 22 tanto egin zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun